Danborradetarako entseguak martxan

DV ORMAIZTEGI.

Ander Deunaren jaiak laster helduko zaizkigula eta dagoeneko eman zaie hasiera danborradak prestatzeko entseguei. Ostiral eta asteazkenetan burutuko dituzte entseguak, 19:15ean hasita, Zubipe Kiroldegian. Lehenengoz haurren txanda izango da, eta ondoren helduena. Haurren Danborrada azaroaren 26an ospatuko da, goizeko 12:00etatik aurrera. Helduena, berriz, azaroaren 29an, Ander Deunaren bezperan, jaien hasierarekin batera, iluntzeko 20:00etan emango zaiolarik hasera.

Fotos

Vídeos