Danborradak eta txistor-jateak iragarri zuen San Migel eguna

Gaztetxoek ederki pasa zuten danborradan./
Gaztetxoek ederki pasa zuten danborradan.

NÚÑEZ IRURA.

Irurako herritarrek atzo eman zieten hasiera San Migel jaien bigarren asteburuari. Plazatik atera zen danborradak herriko kaleak zeharkatu zituen gaur ospatzen den San Migel eguna iragarriz. Agustinea plazan amaitu zen danborrada eta ondoren txistor-jatea izan zen Share elkartean.

Gaurko egitaraua

Gaur San Migel eguna, herriko zaindariaren eguna ospatuko da. Goizeko 9:00etan txistulariek diana joko dute herrian zehar eta 11:00etan Meza Nagusia izango da elizan. Ondoren, Irurako dantzari gazteek emanaldia eskainiko dute eta jarraian hamaiketako herrikoia egingo da plazan bertan.

Arratsaldean, 17:30ean haurrentzako 'Txapela buruan eta dantza munduan' ikuskizuna eskainiko du Eidabe taldeak. Jarraian, 19:00etan, Loatzo musika eskolako bandaren eta Eguzki Goxo abesbatzaren emanaldia izango da. Gaueko 22:30ean play-back jaialdia izango da plazan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos