Danbor hotsak ihoteak hasteko

Erletako danbor jole txikiek gogotsu astindu zituzten danborrak aurtengo ihoteen lehen hitzorduan. /  ARGAZKIAK E.B.
Erletako danbor jole txikiek gogotsu astindu zituzten danborrak aurtengo ihoteen lehen hitzorduan. / ARGAZKIAK E.B.

Asteburu osoan mozor giroa nagusituko da Leitzan

ELISA BELAUNTZARAN LEITZA.

Erletako danborjoleek ederki astindu zituzten makilak ihoteetako desfilean. Atzo arratsaldean, euria eta kazkabarra gogotik ari zela, Amazabal pilotalekuan Mutriku, Deba, Donostia eta bestelako Sarriegiren danbor abestiak nagusitu ziren. Haur eta Lehen Hezkuntzako 300 bat ikalsek euren irakasleekin batera danborrak astinduz ihoteei ongi etorria eman zieten dotore jantzita.

Gaur eta bihar gehiago

Gaur larunbata arratsaldeko14:00etan, Aurrera elkartean bazkaria izanen da. Arratsaldeko 16:00 aldera eskean hasiko dira herriko etxeetan txistularien laguntzarekin. 01:00etan kalejira eginen da plazatik Atekabeltzera. Ondoren, karaokea izango da.

Bihar igandea, eguerdiko 12:00etan mozorro eta gurdiak herriko kale nagusian ibiliko dira. Incansables txaranga lagun, negu giroa alaituko dute. Arratsaldeko 14:30ean atsauretuek bazkaria izanen dute eskolako jangelan. Iluntzeko 19:00etatik 23:00etara Joxe Mendizabalen musikaz gozatzeko aukera izanen dute karraperra hurbiltzen direnek. Eguerdiko 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 18:00etara txu-txu trena herrian barna.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos