Buruhandi, musikari eta erraldoien kalejirak eman zien hasiera jaiei

Herriko gazteek gidatu zituzten erraldoiak.
Herriko gazteek gidatu zituzten erraldoiak. / ARGAZKIAK YARZA

YARZA LIZARTZA.

Herriko musikarien kalejirak, erraldoiekin eta buruhandiekin batera, eman zien hasiera Lizartzako Andre Mariaren jaiei. Manex, musika bandako kide gazteak bota zituen jaiei hasiera eman zien suziriak. Ondoren, soinu-jotzaileak eta musika bandako kideek Uberetako ermitatik atera ziren, herritarrekin batera, eta plazaraino iritsi ziren. Bertan, hainbat pieza jotzen jarraitu zuten buruhandiak haurren atzetik korrika egiten zuten bitartean.

Gaurko egitaraua

Lizardi txistulari taldeak diana joko du goizeko 9:00etatik aurrera eta 13:30ean helduen bazkaria izango da. Iluntzeko 20:00etan haurren danborrada izango da. 21:30ean herri afaria egongo da eta gauerdian botako da jaien hasierako txupinazoa botako da. Jarraian helduen danborrada aterako da eta Zesumarekin dantzaldiak emango dio amaiera egunari.

Temas

Jaiak

Fotos

Vídeos