Bost Herrien III. Ibilaldia Mutiloan barna aurten

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Bost Herrien Arteko III. Ibilaldia Mutiloako lur sailetan burutuko da irailaren 16an. Segura, Zegama, Idiazabal, Mutiloa eta Zeraingo mendizaleentzat 13,5 kilometroko txangoa antolatu da, Mutiloatik irten eta Lierni, Aizpuru, Mañastegi eta Barrenola igaroaz. 8:30etan abiatu eta 14:00ak aldera bukatuko da, ondoren bazkaria egingo delarik Mutiloako elkartean.

Ehiztariei oharra

Segurarrei ehiza denboraldirako partzonerian suertatu zaizkien postuen zozketan sartzeko, irailaren 11tik 15era bitartean bikoteka izena eman beharko da udaletxean. Izena eman ahal izateko lizentzia, aseguroa eta arma baimena eguneratuta beharko dira.

Fotos

Vídeos