Bost herriarteko III. mendi ibilaldia egingo da larunbatean

Bide berdea./
Bide berdea.

13,5 kilometroko ibilbidea prestatu dute

S.O. MUTILOA.

Mutiloako meatze barrutiko historia ezagutzera eman nahiean, Segura, Idiazabal eta Zegamako mendi elkarteak eta Zeraingo Liztormendi eta Mutiloako Txerri Gorri kultur elkarteak datorren larunbaterako mendi ibilaldia antolatu dute. Meatze barrutia ikusi eta ikusitakoaren argibidea eskainiko dute.

Hirugarren edizio honetan, ibilbidea Mutiloan hasi eta Errotatxo bisitatu ondoren, Lierniruntz eta trenbidea edo bide berdean jarraituko da, Aizpuruko haitzaraino . Hamaiketakoa egin ondoren, Mañastegira, gero Barrenolara berriro Mutiloara itzultzeko.

Guztira 13,5 kilometro. Ibilbidea; goizeko 8:30ean abiatu eta ordubiak aldera bukatuko da.

Ibilbidearen ondoren bazkaria egingo da Mutiloako elkartean.

Fotos

Vídeos