Bolumen handiko hondakinak jasoko dira gaur Bidania-Goiatzen

NÚÑEZ BIDANIA-GOIATZ.

Gaur, ostiralean, hilaren 7an, bolumen handiko hondakinak jasoko dira Bidania-Goiatzen. Horretarako, herritarrek Bidaniko frontoian, Goiazko gunean edo industria-guneko edukiontzietan utzi beharko dituzte bota nahi dituzten gauzak. Zabor bilketa zerbitzuaren baitan jasoko diren hondakinak dira altzariak, etxetresna elektrikoak, informatika aparailuak, etxeko tresneria, eta abar. Ezin izango da bota obratako zein enpresetako materiala, nekazaritzan erabiltzen diren materialak, besteak beste. Toki horietara hondakinak eraman ahal ezin dituzten herritarrek etxez-etxeko bilketa eskatzeko aukera dute, doan, aldez aurretik 656 789 574 telefonora deituz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos