Bolo txapelketan Pedro Lazkanok irabazi zuen

Toka txapelketan ere parte hartze handia izan zen

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Igandean jokatu zen Probintzia mailako bolo txapelketa eta 42 bolarik parte hartu zuten, gizon eta emakume.

Helduen mailan, Pedro Lazkano (Donostia) nagusitu zen; bigarren postuan Xepeiño Agirre (Segura) izan zen eta ondoren, Patxi Ormazabal (Gabiria), Martin Retegi (Zegama), Iokin Izagirre (Segura), Iosu Lasa (Lasarte) eta Sergio Aristi (Zarautz) sailkatu ziren.

Gazte mailan, berriz, Patxi Ormazabal izan zen onean. Ondoren, Kepa Ormazabal (Gabiria) eta Aritz Markinez (Idiazabal) sailkatu ziren. Herrikoen artean irabazlea Joxe Kruz Aranburu izan zen.

Toka txapelketa

III. San Blas Toka Txapelketan jokatu zen igandean herriko plazan Jubilatu Elkarteak antolatuta. 40 herritarrek parte hartu zuten. Horietatik 8-12 urtekoak 14, emakumeak 7 eta gizonak 19 izan ziren.

Gaztetxoetan lehena Asier Oliveira izan zen; bigarrena Aitor Ormazabal eta hirugarrena Oihan Etxeberria.

Helduen artean emakumeetan Lurdes Intxaustik irabazi zuen Nahikari Agirreren aurretik. Gizonetan, Juan Lizarraldek irabazi zuen eta Jesus Camarero izan zen bigarrena.

Ondoren gaztaren pisua asmatu egin behar zuen publikoak eta Marcelino Agirrek asmatu zuen. Agirrek irabazi zuen eta bolo txapelketan jokatzen zegoen eta bere bilobak Ekai Collado Agirre jaso zuten.

Bertso bazkaria

Xume tabernan bertso bazkaria izan zen. Andoni Egaña eta Amets Arzallus gonbidatuta zeuden, aurrena herriko plazan abestu zituzten bertsoak eta jarraian bazkaria, giro bikaina lortu zuten, herritarren artean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos