San Blas egunean jokatuko den pilota partidarako sarrerak salgai datorren astean

Jokin Altuna otsailaren 3an jokatuko du Idiazabalen. / ROYO
Jokin Altuna otsailaren 3an jokatuko du Idiazabalen. / ROYO

Hilaren 16 eta 17an egongo dira eskuragarri udaletxeko areto nagusian

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

San Blaseko pilota partidarako kantxako sarrerak datorren astean jarriko dira salgai. Idiazabalen Binakako Txapelketaren partida interesgarria jokatuko da otsailaren 3an pilotari hauekin: Altuna eta Martija, Urrutikoetxea eta Ladis Galarza edo Ibai Zabalaren aurka.

Zaletuek aukera edukiko dute sarrerak hilaren 16 eta 17an erosteko, asteartea eta asteazkena, udaletxeko areto nagusian.

Arratsaldeko 15:00etatik 18:00arte eskuratu ahal izango dira 30 eurotan. Pertsona eta eguneko 6 sarrera erosi ahal izango dira gehienez.

«Sarrerak erosteko ilaratik txanda eman eta alde egiten duenak bere lekua galduko du, ilara uzten bada ez da lekua errrespetatuko», diote antolatzaileek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos