'Aho bizi, belarri prest, bihotz bero' kanpaina martxan P.M. Otañon

I. ARRATIBEL ZIZURKIL.

Eusko Jaurlaritzak eta Topaguneak Euskarak 365 Egun kanpaina martxan jarri dute 2018rako. 2018 azaroa-abenduan Euskal Herriko herri guztiei euskara hutsean aritzeko erronka bota diete. Zizurkilen azken urteotan egin diren kanpainen harira, Zizurkilgo Pedro Mª Otaño eskolan 2017ko Euskararen Astearen inguruan euskara hutsean aritzeko kanpaina egingo dute. Une hauetan haur-guraso-irakasleen artean kanpaina martxan jarri da: Guraso eta irakasle talde batek Euslider formakuntza jaso zuten eta bertan, aurtengo euskararen asterako, aho bizi, belarri prest eta bihotz bero pertsonaiak sortu eta 4 egunez kanpaina martxan jartzeko erronka bota zen. Txapetako irudia izango dena aukeratzeko marrazki lehiaketa antolatu da senide eta ikasleen artean eta ikasleen bozketa ondoren baditugu gure Aho bizi, belarri prest eta bihotz beroak!! Orain konpromezuak hartzeko garaian gaude. Haurrak eta irakasleak aho bizi izango ditugu, euskara hutsean aritzeko konpromezua hartuko dutelarik; eta gurasoei aho bizi, belarri prest (hitzegidazu euskaraz esanahia duen txapa) edo bihotz bero (euskararekiko begirunea adierazten dut) aukeratzeko gonbitea egingo zaie. Otañon ereiten den hazi hau abenduan herrira zabaldu nahi da eta herriko talde eragile guztiei testigua hartzeko aukera emango zaie.

Bestalde, Galtzaundik Tolosaldean aurtengo abenduaren 3aren inguruan herri guztien arteko ekintza bateratu bat proposatu du. Otañok herriari lekukoa pasatzeko Galtzaundik proposatzen duen ekintza hau erabiliko da eta, bertan, herriko talde eta eragile guztiek lekuko hori jaso-tzea izango litzateke interesgarria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos