Bixita gidatua gaur 'Navarrorum' erakusketara

DV ATAUN.

Atauniker Kultur Elkartearen eskutik, Ataunen da 'Navarrorum' euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea azaltzen duen ikus-entzuteko erakusketa haundia. Sei zutabetan banatzen den erakusketa honetan bi mila urtetan Nafarroa osoan Euskarak izan duen bilakaera azaltzen da berrogei ta bi panel, bederatzi monitore eta hiru bitrinatan jasotzen diren dokumentuetan. Gaur bixita gidatua egingo da, 19:00etan hasita. Udaletxeko Ganbaran kokatua den erakusketa hau martxoak 17 arte luzatuko da: astelehenetik ostiralera, 10:00 etatik 13:30 etara eta 18:00 etatik 20:00etara, eta larunbatetan goizeko ordutegian egongo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos