Bingoa eta tortilla dastaketa Jubilatuen Astearen hasieran

Jubilatuek merienda izan zuten eta bingoan ere aritu ziren. / ARGAZKIAK NÚÑEZ
Jubilatuek merienda izan zuten eta bingoan ere aritu ziren. / ARGAZKIAK NÚÑEZ

Aldaieta elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu

NÚÑEZ LEGORRETA.

Aste honetan jubilatuak izango dira protagonistak Legorretan, Aldaieta elkarteak antolatu dituen hainbat ekitaldiekin. Asteartean eman zioten hasiera bingo saioarekin eta patata-tortilla dastaketarekin. Lehenik eta behin elkartean bingo jokaldia antolatu zen bazkideentzat, giro ederrean ospatu zena.

Jarraian, bazkideek prestatutako hamazazpi patata-tortilla dastatu ziren. Bazkideez gain herritarrek ere dastatu ahal izan zituzten tortillak, elkartearen kanpoaldean jarritako mahaietan.

Gaur rakugo ipuin kontaketa

Jubilatuen asteko ekitaldiekin jarraitzeko gaur ostegunean rakugo, Japoniako ipuin kontaketa tradizionala, izango da Azpeitiko Rakugo Taldearen eskutik. Axen Escalada, Arantzazu Maiz eta Maider Ibarguren izango dira Legorretan arituko diren rakugolariak. Kontaketa udaletxeko batzar aretoan izango da 18:00etan eta herriko pertsona helduei, 10 urtetik gorakoei, zuzendua egongo da.

Bestalde, gaur ere Kultura Lantaldea elkartuko da urrian ospatuko den Kultur astea antolatzeko. Bilera arratsaldeko 19:30ean izango da antzokian.

Fotos

Vídeos