EH Bilduren egitura berriaren aurkezpena

I.A. AMASA-VILLABONA.

Amasa-Villabonako EH Bilduk Herri batzar irekia egingo du bihar, 19:30ean udaletxeko balio anitzeko gelan. Batzarrak gai bakarra izango du: azken hilabeteetan Amasa-Villabonako Euskal Herria Bilduk egindako berregituraketa prozesuari amaiera emanez, asteazkenetik aurrera martxan jarriko den herriko egitura edo antolaketa berriaren aurkezpena.

«Azken hilabeteetan, bereziki pasa den ekainaren 17an Bilboko Euskalduna jauregian EH Bilduren lehen kongresua egin zenetik, Amasa Villabonako EH Bilduren zabalpen eta berregituraketa lanetan aritu gara. Dagoeneko EH Bildu ez da lau alderdi politikok osatutako koalizio soil bat, izaera propioa duen subjektu politiko berri bat baizik», diote.

«Amasa Villabonan ere zabalpen eta eraberritze prozesua garatu dugu, jendearekin lasai hitz egiten, gogoeta zein iritziak jasotzen, antolaketa eta funtzionamendurako proposamen ezberdinak eztabaidatzen... aritu gara, eta bihar egingo dugun Herri Batzar irekian, egindako lanaren emaitza aurkeztuko dugu. EH Bildu da Amasa Villabona ezkerretik eta modu parte hartzaile, demokratiko, garden eta herrikoi batetik eraikitzeko alternatiba bakarra. Herritarrekin eta herriko elkarte eta eragileekin batera, Amasa Villabona justu, solidario eta aurrerakoi bat eraiki nahi dugu», azaltzen dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos