Lau bikoterentzat finalerako bi txartel besterik ez etzi Behar Zana frontoian

IMANOL ARRATIBEL AMASA-VILLABONA.

Bi jardunaldi besterik ez. Bi egun, hiru partida. Horiek dira falta direnak aurtengo VI. Antton Pebet Memorialeko txapeldunak nortzuk diren jakiteko. Pasa den asteburuan Arrieta-Zezeagak bikoteak batetik, eta Exposito-Telletxeak bestetik, lortu zituzten larunbateko final-erdietan jokatzeko azken txartelak. Arrieta eta Zezeagak 22-18 irabazi zuten Egiguren tolosarraren eta Lizeaga hernaniarraren aurka. «Partida gogorra eta borrokatua jokatu zuten, agian dizdira handirik gabekoa, baina bai tentsio eta inplikazio handikoa. Bi bikoteak orekatuak ziren, gaztetasun eta beteranoen artekoa baitzen; baina Arrietak pauso bat aurrera eman zuen partidak behar zuenean eta garaipena lortu zuen. Jaialdi berean, hauen ondoren jokatu zuten Exposito eta Telletxeak Olazabal aresoarraren eta Mariezkurrena iruñeakoaren aurka. Emozioz beteriko partida izan zen hau ere. Emaitza, aurreko partidako bera: 22-18. Expositok abiadura eman zion pilotari, Olazabalek artea pilotan zer den erakutsi zuen, Mariezkurrenak etorkizun oso hurbileko atzelaria dela baieztatu zuen eta Telletxeak esperientzia eta maixutasuna plazaratu zituen. Aipatu beharrekoa da Olazabalen prestutasuna. Ostiralean bertan, goizean, deitu baizitzaion antolakuntzatik partida jokatzeko, azken unean eskuko arazoak zituela eta Prietok ez zuela jokatuko esan baitzuen», azaldu du Iñaki Lizaso Behar Zana elkarteko kideak.

Horrela, larunbatean Villabonako Bear Zana pilotalekuan arratsaldeko 17:30ean hasiko den jaialdian eta sarrerra doakoa izango duenean, bi partida hauetaz gozatu ahal izango da: Lehen partidan, Urbieta-Arangurenek Salaberria eta Garmendiaren aurka jokatuko dute. Jarraian, Arrieta-Zezeagak Exposito-Telletxea izango dituzte aurkari. «Bost gipuzkoar eta nafar bat. Urbieta asteasuarrak, bere esperientziaz baliatu nahiko du Goizuetako Salaberria gaztearen aurka. Azken honek, jokatu zuen aurreko partidan baina maila hobea eman beharko du partida irabazi nahiko badu. Atzelariaren aitzakirik ez du izango; Lazkaoko Garmendiak maila ikaragarria erakutsi zuen final laurdeneko partidan, bi eskuekin pilota gogor astinduz eta kantxa zainduz. Maila berean agertu da Aranguren agiñarra Villabonara; gaztea izanagatik beterano gisa jokatzen aritu baita, punttu punttuan dago. Arrieta hernaniarrak ez du lan erraza izango Astigarragako Exposito gaztearen aurka. Arrietak esperientzia handia du, pilota luzatzen du eta partida irabaztalea da. Expositok ordea gaztearen lotsagabetasuna du, txapelketan ikusi den golperik bortitzeenetakoa. Ikusimin handia sortu du gazte honek. Atzean berriz berdin. Esperientzia Albizturko Telletxeak eta gaztetasuna Bergarako Zezeagak. Kolpe handiko bi pilotari nor bain», dio Lizasok.

Errifen zenbakiak

Behar Zana pilota elkarteko errifen zenbaki sarituak: hilak 13 (saski txikia): 8.933 (Villabonako Garmendia harategian saldua). Abenduak 14, osteguna (saski txikia): 9.985 (Behar Zanako bola taldeak banatua). Abenduak 15, ostirala (saski txikia): 1.490 (Hassan Ait Chaou elkarteko bazkideak saldua) eta abenduak 16, larunbata (saski handia): 6.211 (Iban Urbano elkarteko bazkidearen sorta).

Chistorrada, en el Hogar

El Hogar de jubilados y pensionistas 'Salbadora', celebra hoy la festividad de Santo Tomás con la clásica chistorrada a las 18.30 horas.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos