Bikain idiazabaldarrak Beasaingo ultratrailean

Bene Aguilar korrika Ehunmilak proban.
Bene Aguilar korrika Ehunmilak proban.

M. C. ELORZA IDIAZABAL.

Beasainen jokatu berri dira Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi mendi lasterketak. Bertan Idiazabalgo bederatzi korrikalarik parte hartu zuten. Lehen proban, gogorrena 168 kilometrorekin, herriko parte hartzailea bat egon zen. 52. postuan sartu zen Bene Aguilar 33h07:34 denborarekin. Marimurumendi lasterketan, 42 km-koa, David Sanz aritu zen. 14. postuan artu zen helmugan 4h14:03 denborarekin.

Parte hartzaile gehien Goierriko Bi Handietan, 88 kilometro, izan ziren, zazpi guztira. Hauek emaitzak: 12. postuan Iker Zurutuza: 11h53:44; 34. Mikel Mendizabal: 13h07:36; 57. Lake Oiarbide: 14h12:10; 66. Xabier Iparragirre; 14h33:10; 67. Mikel Lasa: 14h34:32; 68.Imanol Artola: 14h34:35 eta 108. Eneko Iparragirre: 15h34:35.

Fotos

Vídeos