Bihozkada taldearen kontzertua RK Erreka tabernan ostiralean

Bihozkada taldeko kideak RK tabernan izango dira ostiralean./
Bihozkada taldeko kideak RK tabernan izango dira ostiralean.

I. ARRATIBEL AMASA-VILLABONA.

Musika izango da protagonista Beertokiren otsaileko ekimenean, Bihozkada talderaren musikak alaituko du Villabonako RK taberna datorren ostialrean, hilak 23. Kontzertua arratsaldeko 19:00etan izango da eta doako sarrera izango du. 2015ean sortutako talde hau bost lagunek osatzen dute garu egun: Iñaki Lizaso (ahotsa nagusia eta kitarra), Tomás Lizargi (kitarra eta ahotsak), Nahikari Cajera (baxua eta ahotsak). Txomin Urdampilleta (bateria) eta Unai Aldasoro (biolina eta teklatuak).

2016an maketa bat grabatu zutenetik plazaz plaza ibili dira Eukal Herriko hainbat txokotan kontzertu ugari eskainiz. «Azkenaldian kantu berriak sortzen gauden arren, zuzenekoetan kitarrak astintzen jarraitzen dugu», diote taldekideek. Oraingo zita etxean izango da.

Iñaki Lizaso taldeko abeslaria billabonatarrarentzat «ilusioz, indarrez eta musika gosez gatoz» datozela aitortu digute Bihozkadatarrek. Beste alde, RK tabernak duen euskal garagardo artisaun aukera zabalaz ere gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnentzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos