Bihartik abian izango da aurtengo Kultur aldia Berastegin

LABAIEN BERASTEGI.

Bihar astazkena, abian jarriko da aurtengo kultur aldia. Lehen ekitaldia, asteazkenean 19:00etan hasita, 'Artzain komunitate berri bat' izeneko hitzaldi-solasaldia izango da Arantzazuko Artzain eskolako irakasle eta ikasleen eskutik erabilera anitzeko gelan. Ostegunean ordu berean, 'Sexualidadearen gaia gaur egungo gure gizartean' hitzaldia Kizkitza Arozena sexologoaren eskutik. Ostiralean, 16:30ean, Itsasoko parkea izango da tartean txokolatadarekin eskola atarian. 18:00etan, pilotako joko garbia ezagutzeko saioa haurrentzat, pilotalekuan. Eta 19:00etan, Bote luze eta erreboteko pilota jokoei buruzko hi-tzaldia, Oiartzungo eta Amasa-Villabonako taldekideen eskutik, erabilera anitzeko gelan. Larunbatean, goizeko 10:00etan, kosmetika naturalari buruzko tailerra DebaNatura Ingurumen Heziketarako Elkartearen eskutik Urepele Elkartean.

Arratsaldeko 15:00etan, mus txapelketa herrikoia Ategin. 17:00etan, 'Zikoinak' filma haurrentzat erabilera anitzeko gelan. 19:00etan, pintxo potea eta 23:00etan hasita, musika ilun-tzea Nogen eta Belaño taldeekin, Urepele Elkartean Kultur astean zehar, Berastegiko argazki zaharren erakusketa izango da Jose Luis Egañaren eskutik, erabilera anitzeko gelan.

Fotos

Vídeos