Bihar, Santafe egunean, ekitaldi asko herrian

IRAOLA

Bihar, Santafe eguna da eta hainbat ekitaldi antolatu dira herrian: goizeko 11:00etan, Meza Nagusia; 11:45ean, Eneritz Artetxe eta Julio Soto bertsolarien saioa; 12:00etan, zezenak eta pottokak; 12:00etan, bertsolarien eta herriko txistularien saioa herrian zehar; arratsaldeko 17:30ean, plazan, Iztueta Dantza Taldearen saioa; 19:00etan, esku-pilotako partidak; 20:00etan, batukada feminista; 23:30ean, Los zopilotes xirriaos taldearen kontzertua eta 00:30ean, dantzaldia, Laket musika-taldearekin.

Fotos

Vídeos