Bihar, Olentzero eta Mari Domingi Urkamendi aldetik abiatuko dira 17:30ean

I. ARRATIBEL ZIZURKIL.

Bihar, goizean, San Millan ikastetxeko umeek baserrietan abestuko dute eta Pedro Mª Otaño eta Zubimusu Ikastolakoek Elbarrena auzoa alaituko dute. Ondoren, Urkamendi Elkartean hamaiketakoa izango da. 17:30ean Urkamendi aldetik etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi, Loatzo Musika Eskolako musikariek lagunduta. Plazan, Bukalai Dantza Taldekoek dantzatu eta Loatzo Musika Eskolako musikariek lagunduta eta haurrek Olentzerori muxu emateko aukera izango dute, Plazan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos