Bihar itxiko dute kultur etxeko ikastaroetan izena emateko epea

GOIKOETXEA ALEGIA.

Alegiako Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol etxeak aurtengo ikasturterako antolatu dituen ikastaroetan izena emateko epea bihar amaituko da, asteazkenarekin. Azken egunerako utzi dutenek, beraz, kultur etxera jo dezakete gaur eta bihar 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.

Aerobica astelehen, astearte eta ostegunetan eskainiko dute, 19:00etatik 20:00etara. Astearteetan eta ostegunetan izango dira gazte zunba (17:00-18:00) eta pilates (16:45-17:45). Hirugarren adinekoentzako gimnasia saioak astelehen, asteazken eta ostiraletan izango dira, 11:00etatik 12:00etara. Txikiek gimnasia erritmikoa egiteko aukera izango dute ostiraletan 17:00etatik 18:00etara eta astelehen eta asteazkenetako spinning-eko ikastaroa hautatzen dutenek bi ordutegi izango dituzte aukeran: goizez 10:00etatik 11:00etara eta arratsaldez 19:00etatik 20:00etara.

Ikastaroen prezioak eta gainerako xehetasunak kultur etxean bertan aurkituko dituzte herritarrek.

Fotos

Vídeos