Bihar hasiko dira San Bartolome jaiak Zegaman, Belearen jaitsierarekin

Drindots taldea arituko da bihar plazan. / FACEBOOK
Drindots taldea arituko da bihar plazan. / FACEBOOK

Festak abuztuaren 23tik 27ra luzatuko dira. Jaiei hasiera emango dien txupina alkateak botako du 12:00etan

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Eguerdiko 12:00etan botako du bihar herriko alkateak festei hasiera emango dien txupina udaletxeko balkotik. Hala ere, Zegamako haurrek goizeko 9:30ean dute urteko txirrindu proba garran-tzitsuenaren zita izan ere txupina jo aurretik egin izan ohi da Zegama haurren arteko txirrindu proba eta baita Apeaderora Igoera ere.

Abuztuaren 23an Mozorroen Eguna ospatuko da. 11:30ean koadrilak Jose Maiora plazan elkartuko dira mozorroturik Beti Bogan txarangarekin batera. 12:00etan Belearen jaitsiera izango da, kanpai jo-tzearekin batera. 14:00etan, berriz, koadrilen bazkaria egingo da Elizondo plazan.

Arratsaldeko 17:00etan; Bezpera Nagusiak San Bartolome ermitan. Ordu eta erdi geroago, Bolo Jokoa, herritarrentzat, urteko legez, herriko agintariek emango diete hasiera. 18:00etan, LX. Zegamako Futbito txapelketako finala jokatuko da. Aurten Ipurbeltz eta Haizea taldea lehiatuko dira. Lehia amaitu ostean, 19:30 aldera, burruhandi eta erraldoiekin kalejira Beti Bogan txarangarekin eta 20:15etan mozorroen lehiaketako sari banaketa egingo da. Azkenik, 21:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 03:00etara Drindots taldearekin erromeria plazan.

Jaien egitarau osoa Udalak duen www.zegama.eus web orrian ikus daiteke.

Temas

Jaiak

Fotos

Vídeos