Bihar hasiko dira Andra Mari jaiak Hernialden

NÚÑEZ HERNIALDE.

Hiru eguneko jaiak ospatuko dituzte aurten Hernialden. Bihar txupinazoak emango die hasiera jaiei eguerdian eta segidan Meza Nagusia emango da. Ondoren XXVI. Sagardo Txapelketa izango da, txorizo pintxoez lagundua. Arratsaldean herri kirol jaialdia egingo da herritarren artean, eta hauei laguntzen arituko dira Axier Pellejero aizkolaria eta Iban Ugartemendia harri-jaso- tzailea. Iluntzean zahagi ardoa egingo da plazan eta ondoren Ezten Giro taldearekin erromeria.

Astelehenean, hilak 14, haurren eguna ospatuko da goiz guztian zehar puzgarriak eta zezentxoak egongo direlarik. 14:00etan haurren bazkaria eta 18:00etan Dantza Saltsa haurren-tzako dantza saioa egongo da.

Ondoren, herri afaria egingo da Iker Zubeldia eta Angel Larrañaga bertsolariekin eta amaitzeko, Kupela taldearekin erromeria. Andra Mari egunean, eguerdian Meza Nagusia emango da eta ondoren herritarrentzako hamaiketakoa eskainiko da Ernio Bide Elkartean. 18:30ean herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute eta 21:00etan zahagi ardoa izango da. Jarraian, Iratzar taldeak kontzertua eskainiko du eta gauerdian, festen amaierako traka botako da.

Fotos

Vídeos