Bihar hasiko dira Errazkingo jaiak

URRIZALKI ERRAZKIN.

Bailara honetan hari dira pixkanaka pixkanaka herriko festak ospatzen. Urrengo txanda Errazkingo herria izango da. Abuztuak 3 ostegunean hasi eta iganderano luzatuko dira.

Bihar osteguna, arratsaldeko 5:30ean jaien hasiera izango da suziriarekin. Ondoren, 6etan puskabiltza hasiko da.

Ostiralean berriz, goizeko 11etan Puskabiltza. Arratsaldeko 6etan Ume jolasak. Gaueko 10:00etan Kuadrilla aparia iragarrita dago eta 0:30ean dantzaldia, Gabezin taldearekin. Hurrengo egunean, hilak 5, arratsaldeko 2etan, Zikiro jatea izango da. Txartelak Jon eta Josuk dituzte. Ondoren dan-tzaldia Aitorrekin. Arratsaldeko 6etan mus txapelketa izango da. Gaueko 1etan Dantzaldia Xarma taldearekin.

Igandean, jaietako azken egunean, goizeko 9etan diana txistulariekin. 11:30ean Umeen arteko pilota partidak. 12:30ean helduen arteko pilota partidak. Ondoren herri kirolak Errazkin - Betelu. Arratsaldeko 8etan Barrikotea eta dantzaldia Joxe Angel-ekin.

Fotos

Vídeos