Bihar hasiko dira jaiak Altzon

YARZA ALTZO.

Altzoko San Inazio jaiak bihar ostiralean, uztailaren 28an, hasiko dira. Arratsaldeko 18:00etan botako da jaien hasiera iragartzen duen suziria. Ondoren, kartel lehiaketako sariak banatuko dira eta 18:30ean Artea dan-tza taldeko haurrek eta gazteek emanaldia eskainiko dute plazan.

Jarraian, bertso triki-poteoa izango da Mikel Artola eta Haritz Mujikarekin, arratsaldeko 19:30etik aurrera. 21:00etan herri afaria izango da Euskal basatxerri eta LurLanen bertako produktuekin. Gauerdian Autobus Magikoa eta DJ Bullen kontzertuak hasiko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos