Bihar erreka garbiketa egingo da auzolanean

Lehenengo Jaunartzea egin zuten sei haurrak. /  DV
Lehenengo Jaunartzea egin zuten sei haurrak. / DV

Arratsaldean Urmaiz abesbatzak kontzertua eskainiko du elizan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORMAIZTEGI.

Bihar bi ekintza izango dira. Goizean Eztanda errekaren garbiketa egingo da auzolanean eta ondoren hamaiketako eskainiko zaie partaide guztiei. Goizeko 10:30etan emango zaio hasera eta 13:30ak bitartean egingo da erreka garbiketa. Arratsaldean berriz, 19:30etatik aurrera, elizan Urmaiz abesbatzak kontzertua eskainiko du.

Lehenengo Jaunartzea

Sei haurrek egin dute aurtengoan Lehenengo Jaunartzea. Beraien senitarteko, lagun, herriko haurrak, hezitzaile eta herriko parrokiko partaideak izango zituzten beraiekin batera elizkizun alaia ospatuz. Hiru mutil eta hiru neska izan dira Lehenengo Jaunartzea egin dutenak: Irati Etxezarreta, Nora Navas, Ioritz Otaegi, Maddi Sanchez, Telmo Sudupe eta Xabat Zufiria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos