Borrar

Bihar emango zaie hasiera aurtengo Salontzo jaiei Berastegin

LABAIEN

BERASTEGI.

Martes, 8 de agosto 2017, 00:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar, abuztuak 9, asteazkena, eguerdiko 12:30ean jaurtiko den suziriarekin emango zaie hasiera ofizialki, aurtengo Salontzo jaiei. Pregoilari, J.A. Muñagorri eskolaren 25. urteurrenaren harira, Udal ordezkari, irakasle, guraso eta ikasle taldea izango dira. Honekin batera, buru-handi eta txistulariek emango diote herriari festen hasieraren oharra.

Hala ere, suziriaren aurretik, umeen eguneko ekitaldiak izango dira goizeko 10:00etan hasita, hala nola, puzgarriak eta jolasak eskola atarian eta zinta- jokoa bizikletarekin.

Arratsaldean ere, berriro puzgarriak eta jolasak izango dira, 15:00etatik 17:00etara. 16:00etan apar- festa izango da eskola atarian. 17:30ean, 'Piramideen bila' ikuskizuna, Potxin eta Patxinen eskutik plazan.

Arratsaldeko 19:00etan, AIKO taldearekin dantzaldi- erromeria. Ondoren, zahagi- ardoa plazan. Gauean berriz, 22:30ean, Alurr dantza taldearen emanaldia eskola atarian. Eta eguna amaitzeko, Laket erromeri taldearen emanaldia.

Etzi, Salontzo eguna

Ostegunean, herriko patroi den San Lorentzoren eguna ospatuko dute berastegiarrek, egun handia beraientzat. Goizean goizetik abiatuko dira herriko nahiz kanpotar, mendi tontorrean kokatuta dagoen ermitarantz. Han ospatuko da Eukaristia 9:30ean hasita eta ia ordu berean Montain bike igoera herrikoia burutuko da. 11:15 etan alkate soinuaren laguntzarekin udaletxetik elizarako bidea egingo dute udal ordezkari eta herritarrak, 11:30 ean Meza Nagusian parte hartzeko. Meza laguntzaile izango dira Lagunak Abeslari abesbatza Perosiren obra kantatuarekin.

Eguerdiko 12:30ean, pilota partidak izango dira Ipuliño pilotalekuan, 4 eta1/2 an, Mikel Olazabal eta Aritz Lasa, aurrez aurre eta binaka, Iker Salaberria - Julen Urruzola eta Unai Onsalo - Aitor Gorrotxategi, aurrez aurre.

18:00etan bertsolariak: Iñigo Gorostarzu, Iker Zubeldia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzaile lanetan, Amaia Agirre ariko da. Honen ondoren, egun honetan ohikoa den bezala, herriko San Joan dantzak eta helduen dantza soka izango dira ikusgai. Segidan, zahagi-ardoa plazan.

22:30ean, 'Errimak oinetan' ikuskizuna eskainiko da Haatik dantza konpainiaren eskutik, eskola atarian. Gauerditik aurrera, Ezten erromeri taldea ariko da gaua alaitzeko lanean goizalderarte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios