Borrar

Bihar emango du lehenengo urratsa Plan Orokorra idazteko partaidetza prozesuak

GOIKOETXEA

AMEZKETA.

Viernes, 20 de octubre 2017, 00:49

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Amezketako etxe guztietan banatu berri du Udalak Amezketako Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren aldizkariaren lehen zenbakia, 'Amestu Amezketa' izenburu duena, eta horrekin jarri du abian Plan Orokorra idazteko amezketarren artean sustatu nahi duen partaidetza prozesua.

Abenduaren hasierara bitartean burutuko diren hainbat bilera eta topaketetarako hitzorduak aurkituko dituzte herritarrek aldizkari horretan. Horietan lehena bihar larunbata bertan izango da: Amezketako emakumeei dei egin die Udalak goizeko 10:30ean kultur etxean elkar daitezen, haien esperientziak eta ekarpenak jasotzeko. 'Emakumeak erdigunean' du izenburua larunbatean egingo den topaketak, eta bizpahiru orduko iraupena izango duela aurreikusten du Udalak.

Etzikoa bezalako ekimenekin herritarrek prozesu honetan parte har-tzea nahi du Udalak, «Plan Orokorrean hurrengo urteetarako Amezketako hirigintzaren oinarriez hitz egin eta hausnartuko baitugu, azkenean oinarri horiek adosteko», adierazi dute udal arduradunek.

Hurrengo hitzordua urriaren 27an izango da, ostiralarekin. Plan Orokorra idazteko ardura duen taldeko teknikariek egindako diagnosia aurkeztuko dute eta jarraian bi gonbidatuk hitz egingo dute: Ula Iruretagoiena lurraldetasuna eta identitateaz arituko da; eta Joseba Garmendiak tokiko garapenaren eredu eta hausnarketak partekatuko ditu. Hilaren 28an, bezperako aurkezpenean aipaturiko gaiak Amezketako gune ezberdinetan partekatuko dituzte herritarrek elkarrekin egingo duten ibilbidean barrena. Ibilbide hori kultur etxean amaituko da, bertan lehenengo lan-taldeak osatu eta «Amezketak izango duen garapenaren zazpi 'Amets gidariak' aukera-tzeko».

Azaroaren 17rako eta 18rako beste bi saio aurreikusi dituzte, eta abenduaren lehenerako azkena. Horrekin amaitutzat emango luke Udalak Plan Orokorraren parte-hartze prozesuaren lehenengo zatia. Amezketako Udalak web gune bat ere jarri du martxan honen guztiaren inguruan: www.amestuamezketa.eus. Plan Orokorrari buruzko informazioa biltzeaz gain, hari buruzko iradokizunak egiteko aukera ematen die atari horrek herritarrei.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios