Bihar arratsaldean hasiko dira aurtengo Santafe jaiak hainbat ekitaldirekin

IRAOLA ZALDIBIA.

Bihar, osteguna, hasiko dira aurtengo herriko festak, Santafe jaiak.

Honako hau da prestaturik dagoen programa: 18:30ean, mondejua prestatzeko osagaien bilketa eginez, desfilea Olaldetik plazaraino; 19:00etan, Iztueta Dantza Taldearen saioa, herriko txistulariak eta Gauerdi txaranga; ondoren, kalejira herrian zehar, Gauerdi txaranga eta buruhandi eta jiganteekin.

Arratsaldeko 20:00etan, mondejuak dastatzen; afalostean, txaranga tabernarik taberna; 23:00etan, dantzaldia Imuntzo eta Belokirekin.

Fotos

Vídeos