Bigarren eskuko azoka Urtezahar-egunean

Baserriz baserri bili ziren hainbat herritar. /  BAZTARRIKA
Baserriz baserri bili ziren hainbat herritar. / BAZTARRIKA

A. BAZTARRIKA GABIRIA.

Urtea amaitzerako bi ekintza egingo dira Gabirian. Lehenik, bihar 18:00etan herri batzarra egingo da kultur etxean. Urte zahar egunean herriko gazteek antolaturiko bigarren eskuko azoka egingo da Ostatuko jangelan. Bestalde, abenduak 24an baserriz-baserri ume, heldu eta astotxoren batek osaturiko talde ezberdinak ibili ziren egun guztian zehar kantari. Musikarekin auzo ezberdinetako etxeetara iritsi ilusio eta poztasunez bete, Eguberri onak desiratuz eta urtea ongi bukatzeko opaz hauetan mokadutxoren bat eginda bidean jarraitzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos