Bidegorriko eta errepideko obrak martxan daude

Lanek datorren urteko otsailera arte irautea aurreikusten da. / ALBIZU
Lanek datorren urteko otsailera arte irautea aurreikusten da. / ALBIZU

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Abuztuaren erdian hasi zituen Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak, Ondarraldeko poligonotik (Intxaustiko Industrialdetik) Zegamako herriguneraino bizikleta eta oinezkoentzako bidea egiteko eta GI-2637 errepidea hobe-tzeko lanak. Lan hauek, Construcciones Otegui-Gaztañaga SL eta Eurocontratas SA enpresek osaturiko aldi baterako UTE vial Zegamari 1.160.079,13 eurotan -BEZ barne-adjudikatu zizkion Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Lan hauen iraupena sei hilabetekoa izatea aurreikusten da, 2018ko otsaulerarte hain zuzen ere. Lanen ondorioz, 3 metroko zabalera izango duten bi errai egokituko dira, 0,40 metroko arzenekin. Halaber, errepidearen alboan eraikiko den bidegorriak, bestalde, hiru metroko zabalera izango du eta LED sistemako argiztapena izango du ibilbide osoan.

Burutuko diren lan hauen ondorioz oinezkoen eta ibilgailuen segurtasuna eta mugikortasuna hobetuko dira modu nabarmenean eta aspalditik zegamarrok desio genuen bidegorriaren eraikuntza osoa gauzauko da, ondorioz herrigunetik bertatik bidegorrirako sarrera izango dugu obrak bukatzean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos