Borrar

Bertsopilota Villabonan larunbatean

IMANOL ARRATIBEL

AMASA-VILLABONA.

Jueves, 26 de abril 2018, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larunbatean, Bertsopilota taldeak, Behar Zana elkartearekin elkarlanean antolaturik, 'Emakumeen Kiniela Bertsopilota' izango da, 12:00etan, Behar Zana frontoian. Behar Zana taldean palaz ari diren emakumeek jokatuko dute eta 3 bikote ariko dira. Kinieletara jokatuko dute beren partida.Tantoa galtzen duen bikotea kanpora irtengo da eta baita 3 tanto segidan lortzen dituena ere. 18 tantora iristen den lehen bikotea izango da garailea. Bertsotan Beñat Karrera Villabonatar gazteak jende aurrean lehen saioa izango du. Kristina Ezkurdia eta Nahikari Iturbe bikoaren bertso-botilero izango da. Oihana Iguaran Amasarrak Beatriz Unzue eta Amaia Azkue aholkatuko ditu bertsotan eta hirugarren bikotea Amaia Agirre eta Irati Iturbek osatuko dute. Amaiak lan bikoitza izango du; palaz kiniela irabazten saiatzeaz gain, bertsotan ere egin beharko baitu. Sarrera doakoa izango da.

Asunción klinikaren mozioa

Astelehenean, Villabonako udaletxean izandako osoko bilkuran, Asunción klinikako langileen ordezkariek aurkeztutako mozio bat eztabaidatu eta bozkatu zen. Amasa Villabonan agintea duten PNV eta PSEko ordezkariek, mozioaren kontra bozkatu zuten eta inolako konpromisorik jasotzen ez duen kontra-mozio bat aurkeztu eta onar-tzea erabaki zuten. Udaletxeko osoko bilkurako 6. puntuan jorratu zen Asuncion klinikako langile batzordearen proposamena. Aurretik, hainbat langilek kontzentrazioa egin zuten udaletxeko atarian eta horietako batzuk pleno aretora igo ziren osoko bilkurara. Gogoratu behar da klinikako langileak lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen duin baten alde borrokatzen ari direla 2017ko abendutik eta asko izan direla egin dituzten protesta ekintzak (paroak, grabak, manifestazioak, kontzentrazioak...). Udalbatzako ordezkari politikoen aurrean langile batek aurkeztutako mozioaren defentsa egin zuen, mozioa aurkeztearen arrazoiak azalduz eta azken urteetan Asuncion klinikan eman diren hainbat gertakariren inguruko azalpenak emanez. Luze hitz egin zuen eta besteak beste klinika pribatua izateak sortu dituen arazoak aipatu zituen; langileen baldintzen okertzea, prekarietatea, diru publikoaren kontrol falta, Montoya klinikako jabeak egindako negozioak eta diru desbideraketak etab.

Aipatu Asuncioneko langileek aurketutako mozioa ez zen onartua izan, EH Bilduren aldeko 6 bozka izan zituen eta PNV-PSE koalizioaren kontrako 7. PNV-PSEk aurkeztutako kontra-mozioak aldeko 7 bozka izan zituen eta EH Bildu abstenitu egin zen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios