Bertso-apustua izango da gaur arratsaldean Herri Antzokian

NÚÑEZ LEGORRETA.

Legorretako kultur egitarauaren baitan bertso-apustua izango da gaur, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Legorretako Odei Lopez Ordiziako errugbi taldeko Imanol Iruarrizen aurka arituko da, bankuan etzanda nork pisu gehiago jaso.

Ekitaldia aurkeztuz eta girotuz Andoni Egaña eta Oihana Iguaran bertsolariak egongo dira, Lopezen eta Iruarrizen lanari bertsoak jarriz. Ikuskizuneko lau parte hartzaileak borondatez egongo dira Herri Antzokian, eta sarrerekin jasotakoa Legorretatik Mundura Gobernuz Kanpoko Erakundea laguntzera bideratuko da.

Bildutakoa elkarteak Hondurasen duen La Nora proiektura zuzenduko da. Sarrerak 3 eurotan daude salgai Insausti eta Olano tabernatan. Sarrerarekin batera ondoren egingo den afarirako txartelak erosteko aukera dago, 15 eurotan.

Bestalde, biharko 'Mahaitasunez', transexualitatearen inguruko emanaldia iragartzen da. 18:00etan hadiko da saioa Herri Antzokian. Atarrabiako institutuko irakasle bat eta bi ikasle dira protagonistak: Ekaitz Goikoetxea beasaindarra, Mikele Grande eta Olaia Baigorri.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos