Bertso jaialdia izango da datorren ostiralean Labeagan

Mikel Iturriotzek, Andoni Egañak, Alaia Martinek eta Aitor Mendiluzek hartuko dute parte

FCO. JAVIER AGUADO GOÑI URRETXU.

Kilometroak 2018ren barruan, bertso jaialdia izango da datorren hilaren 18an Urretxuko Labeaga aretoan, 22:30ean. Belaunaldi ezberdinetako lau bertsolarik hartuko dute parte: Andoni Egañak, Aitor Mendiluzek, Alaia Martinek eta Mikel Iturriotzek. Beñat Torres izango da gidari eta gai jartzailea.

Sarrerak salgai daude dagoeneko Urretxu-Zumarraga Ikastolan eta Kilometroetako dendan, eta Legazpiko Katilu, Azkoitiko Latz, Beasaingo Irizar, Ordiziako Moderno, Lazkaoko Zelata, Urretxuko Zona Zero eta Motz eta Zumarragako Arkupe tabernetan. Sarrera bakoitzak 10 euro balio du; 8 euro ikasle eta langabetuentzat.

Kilometroak 2018k gonbidatuta, Urretxun arituko diren lau bertsolarietan beteranoena eta, beraz, ibilbide luzeena duena Andoni Egaña da; zarauztarra lau aldiz izan da Euskal Herriko txapeldun (1993, 1997, 2001, 2005). Aitor Mendiluze andoaindarraren bertso jarduera ere ez da makala; birritan izan da Gipuzkoako txapeldun (1995 eta 2007).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos