Bertso afariko txartelak erosteko azken eguna Errezilen

NÚÑEZ ERREZIL.

Agirretxe Rally taldeak bertso-afaria antolatu du ostiral honetarako Erniope elkartean. Afaria iluntzeko 21:00etan izango da eta Unai Mendizabal eta Txomin Azpiroz bertsolariek eta Gorka Arraiago eta Jon Beloki trikitilariek parte hartuko dute. Manuel Agirretxe eta Nekane Zinkunegi izango dira gai jartzaileak. Afarira joan nahi dutenek gaur dute txartelak erosteko azken eguna Mendizabal erretegian eta Letea jatetxean 30 eurotan. Menua ondorengoa izango da: patea, urdaiazpikoa eta txistorra, entsalada mista, saiheskia, irasagarra, gazta eta intxaurrak, kafea eta pastak eta konbinatua.

Fotos

Vídeos