Bertso afaria antolatu du Agirretxe Rally Taldeak

YARZA ERREZIL.

Urriaren 20an bertso-afaria antolatu du Agirretxe Rally taldeak Errezilgo Erniope elkartean. Afaria 21:00etan izango da eta Unai Mendizabal eta Txomin Azpiroz bertsolariek eta Gorka Arraiago eta Jon Beloki trikitilariek parte hartuko dute. Manuel Agirretxe eta Nekane Zinkunegi izango dira gai jartzaileak. Afarirako txartelak salgai daude jada Mendizabal erretegian eta Letea jatetxean 30 eurotan. Txartelak erosteko azken eguna urriaren 17an izango da.

Zuzenketa

Atzo argitaratu zen sagardo txapelketaren inguruko albistean Muarrieta baserriko sagardoa izendatzen zen txapeldun izenburuan, nahiz eta Estrazarra baserria izan zen garaile, testuan aipatzen zen bezala.

Fotos

Vídeos