BerroBira lasterketan izena emateak ireki dira

Irailaren 16an jokatuko da Ibin Kirol Klubak antolatuta

NÚÑEZ BERROBI.

Datorren irailaren 16an XV. BerroBira Herri Krosa antolatu du Ibin Kirol Klubak Berrobin. Lasterketa haur, gazte zein helduentzako izango da. Hamalau urtetik beherakoentzako lasterketa 16:00etan hasiko da eta helduena 17:00etan. Helduek 7,5 kilometro osatu beharko dituzte, herrian zehar antolakuntzak egindako zirkuitoari bost itzuli emanez.

Izena emateak jada irekiak daude helduentzako. Horretarako www.herrikrossa.com helbidean izena eman beharko dute aldez aurretik, 8 euro ordainduz. Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da irteera ordua baina ordubete lehenago, 10 euro ordainduz.

Emakume zein gizonezkoen mailan lehen hiru sailkatuentzako egongo dira sariak: irabazleek 100 euro eta garaikurra jasoko dute, eta bigarren eta hirugarrenek garaikurra. Amaieran, produktu ezberdinak zozketatuko dira.

Fotos

Vídeos