BerroBira herri krosa larunbat honetan Berrobin

YARZA BERROBI.

Bihar larunbata, XV. BerroBira Herri Krosa antolatu du Ibin Kirol Klubak Berrobin. Lasterketa haur, gazte zein helduentzako izango da. Hamalau urtetik beherakoentzako lasterketa 16:00etan hasiko da eta helduena 17:00etan. Helduek 7,5 kilometro osatu beharko dituzte, herrian zehar antolakuntzak egindako zirkuituari bost itzuli emanez. Parte hartu nahi dutenek www.herrikrossa.com helbidean izena eman beharko dute aldez aurretik, 8 euro ordainduz. Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da irteera ordua baina ordubete lehenago, 10 euro ordainduz.Emakume zein gizonezkoen mailan lehen hiru sailkatuentzako egongo dira sariak: irabazleek 100 euro eta garaikurra jasoko dute, eta bigarren eta hirugarrenek garaikurra. Amaieran, produktu ezberdinak zozkatuko dira.

Fotos

Vídeos