Bernardo Atxagak hitzaldia eskainiko du gaur Ur Maran

NÚÑEZ ALKIZA.

Ur Mara museoak antolatzen duen ArtHitz jardunaldien baitan 'Paisaiak' hitzaldia eskainiko du Bernardo Atxaga idazleak, gaur ostiralean. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Ur Mara museoan bertan eta doan izango da, leku guztiak bete arte.

Argitu tailerra

Gipuzkoa Argitu programaren baitan, Alkizan tailerra eskainiko da datorren abenduaren 21ean. Egun horretan Argitu bulego ibiltaria egogo da 15:30etik 19:00etara herritarrek elektrizitate kontsumoaren inguruan dituzten kezkak argitzeko. Gainera, 19:00etan tailerra emango da Don Juanena etxean.

Bertan parte hartu nahi dutenek mezua bidali beharko dute leire@laiacoop.eus helbidera edo 605757687 (Leire) telefonora. Tailerreko parte hartzaileei ordenagailu eramangarria eramatea gomendatzen da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos