Bernardo Atxagak hitzaldi jendetsua eskaini zuen Ur maran

Ikusle ugari gerturatu ziren Bernardo Atxagaren hitzaldira. /  NÚÑEZ
Ikusle ugari gerturatu ziren Bernardo Atxagaren hitzaldira. / NÚÑEZ

Historian paisaia nola sumatu, irudikatu eta transmititu den erakutsi zuen

NÚÑEZ ALKIZA.

Hirugarren ArtHitz jardunaldien baitan Bernardo Atxagak paisaiei buruzko hitzaldia eskaini zuen. Ikusle ugari bertaratu ziren Ur mara museora Atxagaren azalpenak entzutera.

Historian zehar margotu diren hainbat koadroren eta idazle ezagunen testuak adibide moduan erabiliz, historian paisaia nola sumatu, irudikatu eta transmititu den erakutsi zuen. Hitzaldian azaldu zuenez, betidanik iruditu zaio deigarria paisaia, bai naturala baita nola irudikatzen den koadroetan zein literatur testuetan edota norberak etxean dekoratzen dituen Eguberrietako Jaiotzetan, besteak beste.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos