Berdintasun sailak antolatutako jardunaldietan izena ematea

NÚÑEZ LEGORRETA.

Legorretako Udaleko berdintasun saila Gipuzkoako Foru Aldundiko programa batean parte hartzen ari da eta horren baitan bi hitzaldi antolatu ditu guraso, senide zein zaintzaileei zuzenduak.

Jardunaldiak 'Hezitzaileok eta generoa. Nola jokatzen dugu umeekin?' izenburupean haurren heziketako alderdi ezberdinak landuko ditu.

Urriak 3 eta 17

Amelia Barquin Mondragon unibertsitateko irakasleak eskainiko ditu bi hitzaldiak, lehena urriaren 3an eta hurrengoa urriaren 17an.

Hitzaldiak Herri Antzokian izango dira arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, eta bitartean zaintza zerbitzua egongo da, 17:45etik 20:15era, Kultur Etxean.

Jardunaldietan parte hartu nahi dutenek gaur, ostirala, dute izena emateko azken eguna herriko Kultur Etxean edo gizarte@legorreta.eus helbidera mezua bidaliz.

Ez da derrigorrezkoa bietara joatea, nahiz eta bietara joatea gomendatzen den bata bestearen jarraipena izango delako.

Fotos

Vídeos