Berastegitik pasako dira bihar Basque ultra traileko Iruñea-Donostiako partaideak

Lasterketaren antolatzaileak Donostian egindako aurkezpean. / USOZ
Lasterketaren antolatzaileak Donostian egindako aurkezpean. / USOZ

Sheve Peña mendizale tolosarrak 1953an eginiko 'Lau Katedralen Martxa' ibilaldian oinarritzen da zirkuitua

DV BERASTEGI.

Goizeko 9etatik aurrera pasako dira Berastegitik Basque ultra traileko Iruñea-Donostiako lotzen duen etapako partaideak. Hala espero dute antolatzaileek eta jendearen babesa ematera animatzen dituzte eskualdeko mendi zaleak lasterkariek eskertuko dute eta. Basque ultra trail series zirkuituak hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik pasako da eta ultra distantziako mendiko lau lasterketen bidez, 500 kilometroko ibilbidean.

Sheve Peña mendizale tolosarrak 1953an eginiko 'Lau Katedralen Martxa' ibilaldian oinarritzen da zirkuitua, eta zabalik dago eliteko kirolarientzat nahiz proba erronka pertsonaltzat harturik amaitzea beste helbururik ez duten pertsonentzat. Lau ibilbideek 24.600 metroko desnibel positibo metatua dute eta 78 gailur zeharkatuko dituzte, euskal geografiako mendirik esanguratsuenetako batzuk horien artean: Ganekogorta, Gorbeia, Kapildui, Beriain, Ezkaba, Erga, Ireber, Adarra, Oiz, Erlo, etab.

Naturaren eta kirolaren berezko balioak uztartzeko asmoa du Basque ultra trail series zirkuituak, eta, aldi berean, lau hiriburuek eta lurralde historikoek natura, paisaia eta kultura aldetik duten aberastasuna ere sustatu nahi du

Iruñean aterako dira gaur 146 lagun eta bihar, Donostian izango dira partaideak. Ireberretik behera uitzi aldera sartuko dira eta handik Guratzera hurbilduko dira. Gero, Aresotik barna Berastegiko mugara hurbilduko dira.

Biharkoa, lasterkaren hirugarren etapa da etaeta partaideek 120 kilometro osatu beharko dituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos