Benjamin mailako neskak nagusi San Juan Arsenal futbol txapelketan

Benjamin mailako neskak Usabal kiroldegian.
Benjamin mailako neskak Usabal kiroldegian. / ARGAZKIAK LABAIEN

LABAIEN BERASTEGI.

Joan zen asteburuan, San Juan Arsenal futbol txapelketako finalak jokatu ziren Usabal kiroldegian eta bestalde Ataria pilota txapelketako finalak Alegiako pilotalekuan. Futbolari dagokionez, Berastegiko lau taldek parte hartu dute txapelketan, bi talde mutilenak benjamin mailan, beste talde bat mutilena alebin mailan, eta benjamin mailako neskak. Denek lan polita eta kiroltasunez betea egin dutela esan daiteke, baino nesken taldea izan da azken txanparaino iritsi dena. Shanti torneoan egin zuten moduan, oraingoan ere erakutsi dute ahamenak badituztela hortxe, finalean egoteko. Neska-Alaiak izan zituzten aurrez aurre, eta partida borrokatu baten ondoren, lehen sariarekin itzuli ziren herrira.

Bestalde, Ataria txapelketako finalak jokatu ziren Alegiako pilotalekuan, 7 kategoria desberdinetan hain zuzen. Aurrez jokatuak ziren kanporaketak. Bikote berastegiar bat izan zen finaleraino iritsi zena, aurre-benjamin mailan, Hernandez eta Garmendia hain zuzen. Azkeneraino borrokatu zuten bi bikoteek eta azkenean Zufiria eta Gonzalezentzat izan zen txapela.

Fotos

Vídeos