Beñat Garmendia txapeldun Goñi memorialean

DV LAZKAO.

Asteazkenean lehiatu ziren Zumarragako Beloki pilotalekuan Goñi Memorialeko azken partidak eta han izan ziren pilota eskola lazkaotarreko bi ordezkari, Beñat Garmendia eta Ander Ruiz de Larramendi.

Lehenak binakako finala lehiatu zuen, Asteasuko Urbietarekin batera, eta Lerena-Sarasa bikotearen aurka nagusitu ziren, 22-11, txapela eskuratuz.

Ruiz de Larramendik berriz, banakako promesen finala jokatu zuen Julen Alberdiren aurka. Partida oso berdinduta hasi arren, andoaindarra nagusitu zen azkenik, 22 eta 7, lazkaotarra txapeldunorde geratuz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos