Behar Zanako pilotarien Trinketeko finalak eta Emakumeen II. Pala txapelketa azkarra

I. ARRATIBEL AMASA-VILLABONA.

Asteburu borobila izango dute Behar Zanako pilotariek asteburu honetan. Astero-astero partida asko jokatzen dituzten arren, asteburu hau berezia izango da. Ostiralean, Villabonako Bear Zana frontoian eta arratsaldeko 17:30ean Aiztondoko Pilota topaketei dagozkien 4 partida jokatuko dira benjamin mailan. Ondoren, 20:00etan Lizaso eta Urbietak eskuz binaka Gipuzkoako Udaberri txapelketan eta 1. mailan, ligaxkako azken partida jokatuko dute. Beren taldeko 1. edo 2. geratzeko balioko du. Hauek jada, datorren astean jokatuko den final erdietarako sailkatuak dira. Larunbatean berriz, zita bikoitza izango da. Villabonako Bear Zana pilotalekuan 14:30ean hasiko da II. Emakumeen Pala txapelketa azkarra. Guztira 8 bikotek parte hartuko dute, guztiak Behar Zana taldeko pilotariak. Finala iluntzeko 19:30ean hastea aurreikusten da.

Irurako pilotalekuan, Gipuzkoako eskuz binaka trinketeko finalak jokatuko dira. Lizaso eta Esnaolak, 1. mailan beren postua mantendu ondoren, Behar Zanako beste bikoteek finaletara iristea lortu dute. 2. mailan, Aitor Irisarri eta Otañok jokatu dute lehiaketa osoa finalerdiak iritsi arte. Mikel Otañok eskuak mindu eta Eneko Maiz munduko azpitxapeldunak hartu zuen bere tokia. «Oraindik ere min hartua den arren (ezker eskumuturra frakturatu zuen) eta esku bakarraz jokatu arren, finalera iristea lortu dute Irisarrik eta biek. Hauen finala arratsaldeko 17:00ak inguruan hasiko da. Finala, Hernaniko bikotearen aurka jokatuko dute. Ondoren 1. mailako finala iritsiko da eta Iñigo Irisarrik eta Guruzealdek Urnietako Loitegi eta Esnaolaren aurka jokatuko dute. Beraz, pilota gosez denak badu aukerarik pilotaz gozatzeko asteburu honetan ere, inguruko pilotalekuetan, Behar Zanako pilotarien eskutik», adierazi du Iñaki LizasoBehar-Zana pilota eskolako kideak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos