Behar Zanako pilota ikastaroak hastera doaz

I.A. AMASA-VILLABONA.

Udara pasa da eta Behar Zana Pilota Elkarteak antolatutako pilota ikastaroak hastera doaz. Izena emateko lehen aukera ekainan bazen ere, oraindik aukera bada pilota saioetan izena emateko. Joko garbian, eskuz eta palaz izena eman ahalko da. Aurrebenjaminek (2010-11) eta benjaminek (2008-09) astelehen eta asteazkenetan izango dituzte beraien saioak.

Ume kopuru handiak izena eman duenez maila hauetan taldekatze ezberdinak egongo dira eta talde homogeneotan arituko dira. Alebinek (2006-2007) astearte eta ostegunetan entrenatuko dute. Joko garbiak astearte eta ostegunetan izango du tartea eta palaz neskek ere beraien pilota saioak izango dituzte. Federatu mailakoek (infantil, kadete, jubenil eta nagusiek) entrenamentu bereziak izango dituzte.

Maila hauetako pilotarien batek Behar Zanan inskribatu nahiko balu telefonoz edo emailez jarri beharko luke harremanetan. Larunbat goizetan ere pilota saio libre eta irekiak eskainiko dira Amasako pilotalekuan. Gurasoei zuzendutako kurtso hasierako bilera irailaren 14an ostegunez izango da 19:30ean Bear Zana pilotalekuan bertan.

Pilota ikastaroak irailaren 18ko astean hasiko dira, talde bakoitza dagokion egun eta orduan. Informazio gehiago nahi ezkero Behar Zana taldeko kideekin jar zaitezkete harremanetan bide ezberdin hauetan: Emailez: beharzanapelota@gmail.com eta telefonoz: 600.375.352 edo 688.685.982.

Fotos

Vídeos