Borrar
Errepidearen egoera kaxkarra.
Bedaiora iristeko errepidearen «egoera tamalgarria» salatu dute bizilagunek

Bedaiora iristeko errepidearen «egoera tamalgarria» salatu dute bizilagunek

Atzokoan gainera, izandako euri jasen ondorioz lur jauzia sortu zen eta bidea moztuta izan zuten errail batean kotxez hurbiltzen zirenek

E. BELAUNTZARAN

BEDAIO.

Miércoles, 6 de junio 2018, 00:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bedaiorrak «nazkatuta edo nekatuta gaude Amezketako Uharte auzotik gure etxeetara etor-tzeko egunero pasa behar dugun errepidearekin». Hitz gogorrak zituzten Tolosako auzo ezagun honetan bizi diren lagunek, euren esanetan egun Bedaiora iristeko errepideak duen egoera «tamalgarria» baita. Atzokoan gainera, izandako euri jasen ondorioz lur jauzia sortu zen eta bidea moztuta izan zuten errail batean kotxez hurbiltzen zireneek.

«Errepidearen egoera txarraren berri badakizue, urteak daramagu konpontzeko eskaera egiten, eskoilera jarri zuten baina mendia behera dator bidearekin batera» azaltzen zuten Bedaiotik eta kezka agertzen zuten egoera kaxkarrari irtenbiderik ez diotelako ikusten. «Aldundira ere jo dugu gure kexa eta kezka azalduz eta zera da jasotako erantzuna: 'Jakinarazten dizugu Bide Azpiegituretako Departamentuak aurreikusita duela aipatutako errepide zatiaren konponketa'. Badu proiektua egina, baina oraindik ez du epe finkorik obrak hasteko».

Erantzun honek ez ditu bedaioarren beharrak hasetzen eta sinadura bilketari ekin diote. «Sistemaren ate guztiak jo ondoren eta urteetako eskakizunaren ondoren gizarteari zuzentzea besterik ez zaigu gera-tzen, 100 sinadura, zenbaki ikustezina gertatzen baitzaigu beste behin ere».

Garbi dute: «100 biztanle eta 15 kilometro horrexek markatzen du Bedaio auzoaren 100 zenbakiaren erabilera eta aberastasuna gaurko gizarte sisteman. Ez omen dago aberastasunik 13,2 Km2 (Tolosaren heren bat) hedadura zabala duen inguru naturalean eta inguru hortan bertako biztanleok zenbaki bat besterik ez gara, 100. 100 bizilagun, 100 ilusio, 100 lagunen eguneroko lana, 100 jolas, 100daka joan etorri,... 100 biztanle hoiek gaur laguntza eska-tzen dugu». Sinadura orriak Bedaioko Abaetxe jatetxean, Tolosako Txiki jai bakailu dendan eta Alegiako Eroslen daude. «Hainbatetan gure artean eta hutsik egin gabe izan diren lagun, mendizale, kirolari, txirrindulari, edo besterik gabe Bedaiora bertaratu edo bertaratu gabe ere denon laguntzarekin gauzak konpondu daitezkela sinisten duten hainbaten laguntza behar dugu 100 zenbaki ikustezina, zenbaki soil bat baino gehiago bihurtzeko».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios