Secciones
Servicios
Destacamos
E.B.
BEDAIO.
Martes, 24 de octubre 2017, 00:27
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Bertako eta garaiko produktuen azoka berezia izango da igande honetan Bedaion goizeko 10:45etik eguerdiko 13:45 bitartean Artubi elkarteko kideen eskutik. Bertan ikusi, dastatu eta erosi ahal izango dira hainbat produktu, adibidez, bertako babarruna, barazki, etxeko labe zaharrean egindako ogia, mondejuak, arraultzak, garai honetan gure fruta arbolak eskaintzen dizkiguten intxaur , sagar, gaztainak... etxean egindako postre goxoak, gaztak ere protagonismoa izango du egun honetan eta bertako gazta erosteko aukera izango da.
Honetaz gain, sagardoa nola egiten den azalduko dute tolare txiki baten bidez sagardotarako sagar ekologikoa ekoizten duten Aitziber eta Fernandok. Sagar zukua dastatzeko aukera izango delarik bertan.
Baserriko animaliak ikusteko aukera izango da eta erleen hainbat produktu dastatu eta erosteko bidea ere. Berezitasun bezala, Eladio erlazainak erlauntza baten barruko sekretuak ondo ikusi ahal izateko kristalezko erlauntza bat jarriko du ikusgai. Urteurren berezi honek gonbidatu berezi bat ere izan nahi du, eta zein hoberik gure baratze, landare eta loreetan aditua den Jakoba Errekondo baino. Argitaratu berri duen 'Landareak lantzen' gida liburua salgai izango du eta jendearen kezka eta jakinminak asetzeko aukera paregabea izago da.
Azken urte hauetan jendearen parte hartzeak azokako gune garrantzitsua bilakatu du Erakustoki Txokoa. Aurtengo gaia musika instrumentuak izango dira. Batez ere tarte berezia egingo zaio garai batean San Juan egunez Bedaioko baserrien artean idi adarren soinuez egiten ziren doinu jokuei. Txoko honetan ez dira faltako urteroko hari gileak. Egun berezia izatea nahi dute bedaioarrek bertara hurbiltzen diren ume eta gazteentzat ere eta beraien parte hartzea bultzatzeko haziekin egindako eskulanak eta talo tailerra izango da. Gainera garai honetako hotzari aurre egiteko, nahi duenak, taloa txorixo edo hirugiharrearekin, eta gaztain erreak jateko aukera izango du.
Azoka erakustoki - saltoki gune bezala arratsaldeko 13:45ean bukatuko da baina goizeko lanaldiak Artubi elkarteak antolatuko duen bazkari batekin izango du amaiera. 20 euroren truk bertako babarruna dastatzeko aukera paregabea, horretarako, goizparte osoan bazkarirako tikeak salgai egongo dira frontoian nahi duenarentzako eskuragarri.
Artubi elkartekoek aurten ere errifa berezia antolatu dute, azokako zerga berezian bildutako produktuez osaturiko zozketa paregabea. Bertaratzeko ere erraztasunak jarri nahi ditugu eta iaz egindako proba baikorrari eutsiaz autobus zerbitzua eskainiko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.