Kaleetan euskararen erabilera «apala» dela dio azken neurketak

Beasaingo udalerrian egindako azken kale neurketek eta 2016an Euskal Herri mailan euskararen kale erabilera zenbatekoa den ikusteko egindako azterketen emaitzek erakusten dute «herriko kaleetan euskararen erabilera apala dela, batez ere ezagutza datuarekin alderatuz gero». Erabilera indartsu mantendu nahi bada euskal hiztunak aktibatu eta hizkuntzaren erabileraren garrantziaz jabetu egin behar dira. Joera hau «ez da Beasaingo bakarrik, Euskal Herri osoan an-tzeko joera da nagusi». 2018ko udazkenerako Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaleen Topaguneak '11 egun euskaraz' egitasmoa jarri dute martxan, 16 urtetik goraei zuzenduta: «Hizkuntza ohiturak aldatzeko eta egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak eman ditzaten herritarrak aktibatu nahi dira».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos