Juan Esnaola eta Mª Azuzena Sodupe, Beasainmendiko aurtengo omenduak

Juan eta Mª Azuzena./
Juan eta Mª Azuzena.

Bihar eguerdian, Agortan, ekitaldi xume eta hunkigarri baten bidez omenduko dituzte

JUANTXO UNANUA BEASAIN.

Aurten Agortako festetako omenduak Juan Esnaola eta Maria Azuzena Sodupe izango dira. Juan Esnaola, beasaindarra, 1945eko apirilaren 14an herriko Gantzarain baserrian jaio zen. Bere emazte Maria Azuzena Sodupe, berriz, Itsasondoko Iraola baserrian 1947ko apirilaren 2an jaio zen. Bere istorioa gogoratzean «gabon eskean» ezagutu zutela elkar diote, Iraola baserrian.

Iñauterietan hasi

Ondorengo Inauterietan, Juanek Maria Azuzenari etxera lagundu zion eta «hor hasi ginen harremana». Garai hartan, Juanek 18 urte zituen eta Mariak 16. Duela 48 urte ezkondu ziren Gantzaraina eta 2 seme-alaba izan zituzten. Orain 2 biloba ere badituzte bizimodua gozatzeko.

Juan ezkondu arte baserrian aritu bazen ere lanean, ondoren hainbat lanpostu pasa ditu (Eraikun-tzako hainbat enpresa, Fundiciones Echeverria, Sayne,...).

Maria Azuzena, aldiz, Donostiako taberna batean aritu zen lanean, Loiola auzoan hain zuzen ere, eta ezkondu ondoren Goierriko hainbat jatetxetan zerbitza- tzen jarraitu zuen, asteburuetan.

Azken urteetan makina bat bidaia egin dituzte Mediterraneo aldera eta ondo baino hobeto dabiltza. Bihar, Agortan, protagonista nagusiak izango dira.

Fotos

Vídeos