Etxebizitzak eraikitzeko eremu berriak kalifikatzea lehenesten du EAJk

J. U. BEASAIN.

Orain dela gutxi Errekarte eremuaren proiektuaren behin betiko onespena egin zen. «Herritarrei Beasainen bizi-tzeko aukera eskaintzen eta bermatzen dien etxebizitza politikaren alde» agertu da Beasaingo EAJ-PNV.

Horretarako, beharrezkotzat jo dute proiektu berriak garatzea eta ekimen berriak sustatzea herritarrei aukera berriak eta ezberdinak eskaini ahal izateko.

EAJ-PNVk dio «aspaldidanik dugu lehenetsita eremu urbanoa herriaren hazkunde eta garapenerako». Gauzak horrela, hutsik dauden «eremu urbanoko espazioak berrerabiltzea, degradatuta dauden eremuak berreskuratzea eta indarberritzea» eta etxebizi-tzak eraikitzeko eremu berriak kalifikatzea lehenesten dute, herritarren «beharrei erantzuteko eta etxebizitza alorrean ere, aukera berriak eskaintzeko».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos